Esta web utiliza cookies de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar por esta página aceptas el uso que hacemos de las cookies.Onartzen dutCookien erabilera

Urkome Hazinnova zure agentea da

Hazinnova 2024

Eskariak aurkezteko epea zabalik ekainak 28ra arte

Leader dirulaguntzak 2024

Landa Garapen Elkarteen Federazioa

LANDAOLA

Nor gara

URKOME, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea izanik.

Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.

Urkomeko Zuzendaritza Batzordeko kideak ondorengoak dira:

• HITZEZ Elkartea

• EHNE Sindikatua

• ENBA Sindikatua

• NEKATUR Elkartea

• LURGINTZA Koop.

• URKAIKO Koop.

• AIAKO Udala

• AZKOITIKO Udala

• AZPEITIKO Udala

• ORIOKO Udala

• ZESTOAKO Udala



Elkarteko lehendakaria: Ana Mª Eizagirre

Gerentea: Yurre Peñagarikano

Administraria: Montse Blanco

Teknikaria: Olatz Lacomba



Zer egiten dugu?

URKOMEK Landa Garapen Legea du ardatz eta gidari. Eusko Legebiltzarrak ekainaren 30eko 7/2022 Legea Landa Garapenari buruzkoa onartu zuen, euskal landa-ingurunearen garapen jasangarrirako jarduerak bideratuko dituen arau-esparrua arautzeko eta ezartzeko, landa-ingurunea gainerako lurraldeekiko berditasunean koka dadin, funtsezko faktorea eta baita herrialde osoko ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen garapenean eta kohesioan.

Legearen tresna operatiboak landa-garapeneko programak dira. Landa garapeneko elkarteak Administrazio publikoaren eragile laguntzaileak dira, legearen helburuak lortzeko. Gainera, lankidetza publiko-pribatuko tresnak dira, lurraldearen garapen iraunkorrari languntzen dioten tokiko, eskualdeko eta eskualdearteko ekimekak bultzatzeko.

Landa Garapen Programa

Landa Garapen Programaren helburua, eskualdeko landa-ingurunearen garapenean lagundu nahi duten erakunde, administrazio eta persona guztiek argi izan dezatela zein diren landa-inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko eskualde bakoitzean identifikatutako apustu nagusiak.

Dinamizaziorako tresna amankomun bat izatea, programan jasotako jarduerak abian jartzea bizkortzeko eta bermatzeko.
Lanerako oinarrizko dokumentua izatea, landa-garapenaren alde lan egiten duten erakunde eta administrazio orotan.

UROLA KOSTAKO LANDA GARAPEN
PROGRAMA 2015-2020

4 arlo estrategiko:

Nekazaritza jarduera sustatu:

Nekazaritza jarduera mantendu, berrikuntza eta elkarlana sustatuz, bertako produktuen komertzializazioa hobetuz eta lurraren eskuragarritasuna bermatuz.

Landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatu:

Eskualde dinamiko. Aktibitate ekonomikoari begira landa eremuan jarduera ekonomikoa sustatu, aholkularitza eta formakuntza eskeiniz, eskualdeko eragileen arteko elkarlanean oinarrituz.

Landa eremuko azpiegitura eta zerbitzuak bermatu:

Bizi kalitatea. Landa eremu bizia izan dadin beharrezko apiegitura eta zerbitzuak bermatu.

Landa eremuko balioaniztasuna agerian jarri:

Landa eremuarekiko sentsibilizazioa indartu eta landa eremuko dibertsitatea mantendu (paisaia, kultura, ohiturak, baliabide naturalak…) eta balorean jarri.